Marketinean eta Komunikazioan aritzen gara aholkulari gisa, jasangarritasunaren alorrean
Komunikazio eta gizarte-marketinaren proiektuak eta heziketa zein sentsibilizazio tresna ezberdinak garatuz, jabetasun kolektiboa dugu xede eta horri esker geure kontsumo ohiturak eraldatu ahal izango ditugu. Hau guzti hau helburu zehatz batekin: ingurumen, ekonomia eta gizarte eredu jasangarriagoetan oinarritu bizimoduak lortzea.
Gure ezagutza guztia, gogo bizia eta gauzak ondo egiteko prestutasuna jartzen ditugu gizartearengan eragin positiboa duten proiektu sortzaileak garatu eta sustatzeko.
Zergatik Marketin eta Kudeaketa Jasangarriak?…
Marketina askotan erabili izan dute enpresa handiek kontsumitzaileen artean beharrizan irrealak sortzeko. Horren eraginez, baliabideak agortu ditugu eta halaber herritarrok ase ezin kronikoak bihurtu gara, ezin baitugu kontsumoaren gizarteak eskatu oro erosi.
Zergatik ez erabili Marketina eta Komunikazioa beste modu batera? Batetik, erantzukizun eta jabetasun gehiagoz kontsumitu dezaten pertsonak bideratuz, eta bestetik, elkarte, fundazio eta gizarte-enpresak beren produktu eta zerbitzuak merkatuan jartzen lagunduz eta errentagarri eginez. Horixe dugu xede Ereinen, etorkizuna asmatu nahi duten lagun guztientzat zabalik dagoen plataforma. Izan ere, ez da etorkizunik izango, geure oraina aldatzen ez badugu.