Frundaising-a eta Aholkularitza Hirugarren eta Laugarren Sektoreentzat

Elkarte, fundazio eta gizarte-enpresei zuzendutako finantzazio estrategiak

Irabaz asmorik gabeko fundazio eta elkarteei zuzentzen zaie zerbitzu hau bereziki, baina baita Laugarren Sektorea deitutakoan sartu diren elkarteei ere.

Fundraising ekintzak burutzen ditugu diru-funtsak lortu xedez, jatorri pribatu eta partikularrekoak bereziki. GKE-ek, elkarteek eta gizarte-enpresek tresna ezberdinak erabili ditzakete, hala nola, babesa eta mezenasgoa klasikoen artean edo Crowd mugimenduarekin lotutakoak (Crowdsourcing, Crowdlending, Crowdfunding..), Kontsumo Kolaboratiboa eta Solidarioa, etab… Gizarte ekintzaileek aukera espezifikoak dituzte, hala nola, business aingerua edota hazi-kapitala.
Estrategias de financiación para asociaciones, fundaciones y empresas sociales

Irabaz asmorik gabeko elkarte edo gizarte, ingurumen edo animaliak babesteko xedeak dituen enpresa bateko kide bazara, eta finantziazioa behar duen proiektu bat martxan jarri nahi baduzu, laguntza eskaintzeko prest izango duzu Erein Marketing.

Formazioa eta aholkularitza enpresa eta ekintzaile sozialei

Gizarte-sektorean aritu garenok ondotxo dakigu zein zaila den gizarte erantzukizuna duen enpresa bat finantza aldetik bideragarria izatea. Ekintzailetza berez zaila baldin bada, are gehiago, ekimena sustatzea Hirugarren Sektoretik sortzen bada.

Irmo sinesten dugu aipatu sektoreak iraun nahi badu, ezinbestekoak direla profesionalizazioa eta enpresa kudeaketari dagozkion errentagarritasun logikak integratzea, gizarte edo animaliak zein ingurumena babesteko xedeak dituzten enpresak edo proiektuak izan arren. Kasu honetan, errentagarritasun ekonomikoa ez litzateke azken helburua, proiektuari eusteko baliabide bat baino. Ezinbestekoa da diru-sarrerak lortzea eta finantza aktiboak sortzea. Hala ere, gehiegitan, diruarekiko uste okerrak edo ezkorrak direla edo komertzializazio, fiskalitate, finantza sailetan agertu ezjakintasuna medio, edo negozio ikuspegi faltagatik behar beharrezkoak diren proiektuak abiatu aurretik geratzen dira bertan behera.

formacion-y-asesoria-empresas

Ereinen ez dugu hori gertatzea nahi. Hortaz, gure bezeroak laguntzen ditugu negozioa martxan jartzeko prozesuan, fase guztiak kontuan hartuz: negozio planaren garapena, aholkularitza fiskalitatean, finantzak, marketin plana, eta merkatu ikerketa.

Jakin dakigu sektorearen ezagutzan dagoela gakoetariko bat eta haren akatsak nabarmentzea konponketak proposatu eta proposamen eraginkorrak sortu.