Kontsumorako erabiltzen dituzun enpresak etikoak diren? (langileen eta umeen esplotazioa, animalia-esperimentazioa…). Egunero kontsumitzen dituzun produktuek ingurumenean eta pertsonengan duten inpaktua? Kontsumitzaile bezala gauzak aldatzeko boterea duzula? Zure kontsumoari esker diru-sarrerak lortzeko aukera duzula?
Guk BAI, badakigu. Kontsumitzaile arduratsuak gara eta badakigu pertsona askok ere izan nahi dutela. Horregatik, elkarlaneko kontsumoplataforma batean parte hartzea erabaki dugu. Kontsumitzaileen eta ekintzaileen komunitateak sortzen ditugu, pertsonekin, ekonomiarekin eta ingurumenarekin konprometituta daudenak.
GURE KONTSUMOA GURE BOTOA DA.
Zu ere zure kontsumoaz arduratzen bazara aldaketa positibo batean parte hartu ahal duzu, modu zentzudun eta arduratsuan. Zure kontsumo arduratsua tresna ekonomiko bat ere izan daiteke, diru-sarrera gehigarriak edo nagusiak lortzeko balioko dizuna.
Gainera, negozio bat sortzeko ideia baten bila bazabiltza edo proiektu pertsonal, artistiko, kultural edo sozial bat baduzu, besteak beste, ezagutu nahi zaitugu. Ekarri zure ideia, zure talentua. Pertsonen komunitate gero eta handiagoa gara, eta gure kontsumoa erabiliz, taldean lan egiten dugu gure trebetasunak sustatzeko eta abilezia berriak ikasteko. Gainera, gure ideiak abian jarri, finantziazioa lortu eta gure helburuak eta nahiak gauzatzen ditugu. Zain gaituzu!.